|
|
|
Aurkezpena
Natur Aktibitateen Kanpaina (Aste Berdea) Bertizko Partzuergo Turistikoak, Nafarroako Gobernuko Kirol eta Gazteri Institutuaren laguntzarekin eta NAK-en laguntzarekin “Natur Ekintzen Kanpaina” (“Aste Berdea” bezala ezaguna dena) antolatu du aurten ere, 2012.ko otsaila bukaeratik 2012.ko ekainaren hasiera arte, 3 eguneko txandetan banatua (astelehenetik asteazkenera eta asteazkenetik ortziralera). Txanda bakoitzean 80tik 100 partehartzaile bitarte izanen dira. Kanpaina D.B.Hko 2.zikloko ikasleei eta eskolarizatutako ezindu fisiko, psikiko eta sentsorialak dituztenei zuzenduta dago. Eskualdeko ikastetxeek kanpaina honetan parte hartzeko aukera dute, goiz batez, Bidarraiko Errobi Errekan Rafting-a eginez. Aurten ere Lekarozko “Valle de Baztan” Gazte Aterpetxean hartuko dute ostatu partaideek eta ur ekintzak (Bidarraiko Errobi Errekan Rafting-a, Bidasoa Errekan Piragua/Hidrospeed eta Elizondon Kanoien jaitsiera) nahiz kulturalak (Urdabuziko lezeak, Narbarten Bertiz Abentura Parkea, eta Herri Kirolak eta ekintzen emanaldia) eskualdean burutuko dira. Kanpainak honek, kirola, elkarbizitza eta naturarekiko errespetua elkartzen ditu.
2011ko memoria ikusteko klikatu hemen. AURREIZENA 2012ko kanpainarako: urriaren 3tik 27ra arte (ikus baldintzatua) 2012ko kanpainiako Aurreizena emateko fitxa hemen
2012ko txandak eta egutegia ikusteko klikatu hemen.
|
|
|