Partzuergoa
Agenda
Kontaktua
Erreserbak
jarraituiguzu Facebook

Euskarazko udalekuak 2012
Argazki galeria 2011
Aste Berdea
Argazkiak
Informazio bulegoak
Euskaraz Blai-Ikastetxe egonaldiak 2011-2012 ikasturtea
Arantzako argazki galeria
Beintzako argazki galeria
Partzuergoko lan-taldea
Elkarteak
Ekintzen memoria
Hezkuntza
Aukerak
Lana
Aizkolegi Taldea
Argitalpenak eta materiala
Eskaintzak
    Txosten Informatiboa

Hiruak Bat

Irakasleei dagokien izen ematearen ordaina, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak bere gain hartuko du.

Irakasleek ondoko betebehar hauek izanen dituzte:
a- Partehartzaileen ardura.
b- Taldearen joan eta itzulerako desplazamendua edo garraioa antolatu eta beraiekin joan.
c- Taldearekin aktibitateetara joatea eta Kultur eta Kirol aktibitateetako begiraleei laguntzea, ekintza guztiak ongi atera daitezen.
d- Taldeko gainerako partaideekin, Lekarozko “Valle de Baztan” Gazte aterpetxean egon eta bertako arautegia bete.
e- Edozein arrazoiengatik, egitarautik kanpo desplazamenduren bat egitea beharrezkoa balitz, partehartzaileei laguntzea.
f- Bertizko Partzuergoari laguntzea partehartzaileen alojamenduan eta hauen zainketan.
g- Antolakuntzak kanpainaren aurretik, bitartean, edo ondotik deitutako bileretara agertzea.
h- Antolakuntzaren programa idatziz onartzea.
i- Kanpainaren txostena (egonaldiaren balorazioa) egin eta Bertizko Partzuergora bidali ekainaren 5a baino lehen.
j- Egonaldiaren bukaeran, antolakuntzak banatuko dizkien inkestak bete ondoren itzultzea.

PRESTATUTAKO EKINTZAK 

URETAKO EKINTZAK BURUTZEKO IGERI EGITEN JAKITEA EZINBESTEKOA ETA DERRIGORREZKOA DA. ANTOLAKUNTZAK IGERI EGITEN EZ DAKITENEI EZ DIE URETAKO EKINTZAK EGITEKO BAIMENIK EMANGO.

KIROL EKINTZAK 

Kanpainak irauten duen hiru egunetan eginen diren kirol ekintzak, hauek izanen dira: 

Lehenengo aktibitiatea: RAFTING (BIDARRAI)
Baltsa batetan igota eta gida profesional batek zuzenduta zure lagunekin arraun eginez, Errobi ibaiko zati baten jaitsiera (II-III mailakoak). Inguru zoragarri bat ikusteko aukera izanen duzue, olatuetan jolastuz igeri eginez, lagunekin gozatuz, emozioa ez zaizu faltako, baina seguritateak lehentasuna izanen du.


2. Ekintza: PIRAGUA edo UR LERA (BERTIZ)
Bertizko Natur Parketik hasita, Bidasoa ibaiatik behera egiten den ur kirol modalitatea; errekak daraman ur kopurua eta taldearen arabera piragua edo ur lera aktibitatea eginen dugu. Hasieran ur lasaia dagoen toki batean praktikak eginen ditugu monitoreak errandakoa bereganatzen joateko, ondoren errekan beiti joanen gara ikasitakoa praktikan jarriz. Aktibitate honek une zoragarriak eta dibertigarriak sortzen ditu. Plaza bat, 2 edo 3ko piraguak izanen dira, “Kaiak” modukoak

3. ekintza: KAINONEN JEITSIERA (ELIZONDO)
Aktibitate honetan Rapel-eskalada teknikak lantzeaz gain, ur-putzuetara saltoak eta txirrista edo toboganak probatzen dira.
Beartzungo (Elizondo) kainoia jaisten da. Hasmentako kainoia da, 10 metroko rapela, ur-putzuetara saltoak eta txirrista bat du. Jarduera hau “ vía ferrata” batekin osatzen da 


4. ekintza: BERTIZ ABENTURA PARK (Narbarte)
Arratsalde bat BERTIZ ABENTURA PARKean (Narbarteko abentura parkea) igarotzen da, sentsazio berriak probatuz: harizti eder bateko zuhaitz artean jarritako kableetan oreka mantenduz, egan eginez,… zailtasunen araberako ibilbideak aukeratuz.

KULTUR EKINTZAK

Lehenengo ekintza:URDAZUBIKO LEZEAK
Urdazubiko Ikarburua Lezeak eskualdeko baliabide garrantzitsuenetako bat da, Urtxuma errekak, estalagmita eta estalaktitaz bete duen leze aberatsa. Gida batek azalduko digu nola sortu ziren, nor bizi izan ziren, zer jaten zuten,... Aurtengo udaberrian argiztapen berria eta azalpen zentro txiki bat izanen du.

2. ekintza:HERRI KIROLAK
Kultur-Kirol aktibitate honetan, hainbat Herri Kirol modalitate eginen dira txapelketa gisa: koxkor biltzea, txingak, arpana, zakulari eta sokatira bertzeak bertze.

3. ekintza: BIDEO EMANALDIA
Lehenengo bi egunetako kirol ekintzak grabatuko dira, bigarren gauean horren emanaldia eskeini ahal izateko. Modu honetan, norberak bere burua ezohizko kirol elkintzak burutzen ikusteko aukera paregabea izanen du.

Azken eguna: AGURRA
Kanpainari buruzko inkesta bat beteko da.

EKINTZA ALTERNATIBOAK
Printzipioz, eguraldiak ez du eraginik izanen proposatutako aktibitateak egiteko, “Bertiz abentura Park” izan ezik.
Honela, aktibitate hauek burutzeko arazoren bat izanen balitz, ordezko jarduera hauek proposatzen dira:
- Arratsaldez “Bertiz Abentura Park” suspenditzen bada, Lekarozko polikiroldegian ROKODROMOA - ARKU JAURTIKETA eta TALOGINTZA ekintzak burutuko dira.
- Aldiz, goizez “Bertiz Abentura park” suspenditzen bada, ERROTA bat bisitatuko da (ureko errota honek ohiko moduan artoa ehotzen du) eta TALO tailerra eginen da.
- Bestalde, ureko ekintzaren bat suspenditzen bada gehiegizko ur mailarengatik, Bidasoa errekan RAFTING-a eginen zen

MATERIALA
a.) Antolakuntzak jarritako materiala:
* raft, neoprenozko jantziak, salbamendu txalekoak, kaskoak, palak, aletak,...
b.) Partehartzaileek ekarri behar duten materiala:
* motxila, bustitzeko zapatilak, mendiko bota arinak (trekking edo antzekoa), berokia, xira, bainujantzia, eskuoihala edo toaila, kantinplora, kaleko arropa eta norberaren garbiketarako gauzak. Betaurrekoak erabiltzen dituztenak, lokarri elastikoa.

OSASUN ASISTENTZIA
Osasun asistentzia partehartzaile bakoitzaren osasun aseguruari edo eskola aseguruari dagokio. Beraz, denek aseguru kartilaren kopia bat ekarri beharko dute.
Honetaz gain, Bertizko Partzuergoak istripu eta erantzukizun zibilaren aseguru poliza bat badu, eta norbaitek mina hartzekotan, ebakuazio sistema koordinatua. 


AURREIZENA ETA IZEN EMATEA 

EPEA: 2010ko urriaren 1etik 31ra

AURREIZEN EMATEA
Posta arruntaz:
BERTIZKO TURISMO PARTZUERGOA
Bertizko Turismo Zentroa, 31720, OIEREGI (NAFARROA)
Telefonoa: 948 59 23 23 / 948 59 23 22
Faxa: 948 59 21 02
www.consorciobertiz.org 

Posta elektronikoz:
e-mail: bertiz@consorciobertiz.org


Kontsultak:
BERTIZKO TURISMO PARTZUERGOA
Ordutegia: 9:00etatik 15:00etara 948 59 23 23/22 telefonoan

Baldintzak: 

Aurreinskripzioa gauzatzeko derrigorrezkoa da aurreinskripzio fitxarekin batera, ikasle bakoitzeko 25€-ko ordainketa egin dela baieztatzen duen ordainagiriaren kopia Bertizko partzuergora bidaltzea. Irakasleek ez dute kuotarik ordaintzen.
Ordainketa bateratua izanen da, hau da, ikastetxe bakoitzak ordainketa bakar bat eginen du, ikasle guztien kuotak sartuz. Ordainketa hau egiterakoan, ikastetxearen izena jarri beharko da, eta ordainketa Aste Berdean parte hartzeko egiten dela adierazi beharko da eta Bertizko Turismo Partzuergoak duen Nafarroako Kutxako 2054-0022-88-910471747.2 kontu zenbakian eginen da.
Eskaera onartzen ez den kasuetan bakarrik itzuliko da aurreinskripzio kuota.

IZEN EMATEA
Data: 2011ko urtarrilaren 10etik otsailaren 4ra
Antolatzaileek  2010eko ABENDUAREN 17a baino lehen ikastetxeei jakinaraziko diete onartua izan den. Onartutako ikastetxeek, beraien etorrera baieztatu eta ordaintzeko geratzen den zatia ordaindu beharko dute 2011ko OTSAILAREN 4a baino lehen.
Posta arruntaz:
BERTIZKO TURISMO PARTZUERGOA
Bertizko Turismo Zentroa,
31720 OIEREGI (NAFARROA)
Telefonoa: 948 59 23 23/22
Faxa: 948 59 21 02
www.consorciobertiz.org 

Posta elektronikoz:
e-mail: bertiz@consorciobertiz.org

Partehartzaile guztien (ikasle eta irakasle) zerrendak bidali behar dira.

OHARRAK:

A.- Txanden banaketa modu honetan eginen da:
1.- Hasiera batean, lehentasuna emanen da ikastetxe bakoitzak eskatu dituen bizpahiru txandei, modu honetan ahalik eta txanda gehien betez.
2.- Txanda bera 2 edo ikastetxe gehiagoak eskatuz gero, lehentasuna izanen dute kopuruari (80-100 plaza) gehien hurbiltzen diren ikastetxeak. 
3.- 80 ikasle baino gutxiagoko ikastetxeak, antolatzaileen beharren arabera kokatuko dira, ahal den neurrian eskatutako txandak kontutan izanik.
Antolakuntzak kontutan hartuko du (aurreko urteetako datuak) aurreizenean emandako okupazioa.

4.- Ikastetxe gehienek txanda berdinak eskatzen dituztenez, aurreizen emate fitxan 12 txanda aukeratzeak, ez du erran nahi aukeratutako 12 txanda hauetako bat egokituko zaienik. Antolakuntzak 2010eko aurreikusi dituen edozein txandetako bat esleitu dezake.

5.- Zozketa egin behar baldin bada, ordezkari hauekin batzorde bat osatuko da: Partzuergo eta BKZ-ko ordezkari bat, kanpainan parte hartzen duten ikastetxetako bi ordezkari, eta Nafarroako Gobernuko Kirol Institutoko arduradunak.

Esleipena egin ondoren, antolakuntzak telefono edo fax bidez, baieztatuko du eskaera onartua izan dela, eta ze txanda egokitu zaion. 

6.- Esleipena egin ondoren, antolakuntzak posta elektroniko bidez, baieztatuko du eskaera onartua izan dela, eta ze txanda egokitu zaion.

7.- Aurreinskripzioen kopuruak eskeinitako plazen kopurua gaindituko balu antolakuntzak zenbait eskaerei ezezkoa emateko eskubidea izango du. Kasu honetan zozketa egingo da. Horretarako batzorde bat osatuko da honako ordezkariekin: Partzuergo eta BKZ-ko ordezkari bat, kanpainan parte hartzen duten ikastetxetako bi ordezkari, eta Nafarroako Gobernuko Kirol Institutoko arduradunak. Kanpoan gelditzen diren ikastetxeak itxaron zerrendan geldituko dira bajarik balego eta aurreinskripzio kuota itzuliko zaie. Kanpoan gelditzen diren ikastetxeak hurrengo urtetan lehentasuna izango dute.

8.- Plazak esleituta, eta izen emateak ikusita, antolakuntzak beharrezkoak izan daitezken aldaketak egiten ahal ditu. Beti ere afektatutako ikastetxeei aldaketa hauen berri emanen zaie.

B.- Partehartzaileren bat, osasun arazoak direla eta, ezingo balitz etorri, izen emate kuota berreskuratu ahal izateko, ikastetxeak kanpaina bukatu baino lehen mediku frogagiria aurkeztu beharko du. Eta itzulpena beste arrazoiengatik eskatzen baldin bada, kanpaina bukatu baino lehen idatzizko frogagiria aurkeztu beharko da. Behin egonaldia hasi eta gero baten batek alde egingo balu ez da inolaz ere kuota itzuliko. Aurreizen emate kuota ez da itzultzen.

C.- Eguraldia dela eta, prestatutako kirol ekintzak ezin badira egin, parte hartzen duten ikastetxeak aktibitate alternatiboen programa onartzen dute.

E.- Ordainketa guztiak, bai aurreinskripzio kuota, bai behin-betiko kuota, bateratuak izanen dira, hau da, ikastetxe bakoitzak ordainketa bakar bat eginen du, partehartzaile guztien kuotak sartuz, irakasleena izan ezik. Ordainketa hau egiterakoan, ikastetxearen izena jarri beharko da, eta Bertizko Turismo Partzuergoak duen Nafarroako Kutxako 2054-0022-88-910471747.2 kontu zenbakian eginen da.

F.- Antolakuntzak bidezko portaerak betetzen ez dituzten partaideak kanporatzeko eskubidea izanen du.

G.- Antolakuntza ez da aktibitate nahiz aterpean gertatzen ahal diren kalteen arduraduna izanen. Horren arduradun ikastetxe eta/edo ikaslea izanen da.
 
Agenda
    AUZOLANA-HERRIKO ZUHAITZ LANDAKETA (ELIZONDO)
    BESTA ETA EKINTZEN AGENDA
nabarmentzen dugu
ASTE BERDEA 2012
"EUSKARAZ-BLAI"- EUSKARAZKO UDALEKUAK 2012
Lagun bati bidali
Gehitu gogokoetan
 


Bertiz Partzuergo Turistikoa - Landa turismo zentrua - 31720 Oieregi (Nafarroa)  Tel: 948 59 23 23 - bertiz@consorciobertiz.org
Datuen babesa  -  Lege abisua  -  El Consorcio  -  Agenda  -  Erreserbak  -  Kontaktua - Eskubide guztiak gordeak - Bazkideen sarbidea
Gaztelera | Ingelesa | Frantsesa | Euskara
Web diseinu eta programazioa Imaginanet