Maiatza bide berdeen hilabetea da. Bertizko Turismo Partzuergoak eskualde egituragai den baliabide jasangarri honen alde lanean jarraitzen du. Aurten, bere Bertizeko erakusketa-dendaren tokiaz baliatuz, Bide Berdeen material salgai jartzea aurkezten du.
Bide Berdeen zuzendaritzak bide berdei buruzko gidak argitaratzen ditu. Material hau komunikazio bide hauen zaleentzat interes haundikoa da, baina bazkide diren edo espezializatuak dauden establezimenduetan besterik ezin da aurkitu. Gure eskualdean, gaurtik aitzinera salmenta puntu espezializatu hori Bertizen egonen da.
Gidak hiru liburukitan daude eta estatuko 92 bide berdeen informazioa jasotzen dute.
Partzuergoak bide berdearen garapenean lanegiten ari da. Aurten Legasa-Elizondo zatia proiektatzen bukatuko da, Nafarroako Gobernuko Landa Garapenaren departamentuaren laguntzarekin. Halaber, euroveloaren proiektuan lan egiten ari da, Doneztebetik Endarlatsaraino. Horretarako Lesaka eta Doneztebeko udalekin, oraindik Partzuergotik kanpo daudenez, hitzarmenak sinatu behar izan dira. Eurovelo proiektu honetan, Europako eta Nafarroako Gobernuko dirulaguntzak daude eta zenbait entitate parte hartzen dute Bertiz Partzuergoarekin batera: Txingudiko garapen agentzia den Bidasoa Activa, Irun eta Hondarribiko udalek, Hendaia, Ghétary eta Donibane Lohitzunekoek eta Pyrénées Atlantiques-eko Kontseilu Orokorrak. Urte honetan zehar 2011an lanak egiteko behar diren ikerketa eta proiektuak eginen dira. Bitartean, Nafarroako Gobernuaren Lan Publikoen Departamentuak hitza emana du errepide berriaren lanekin hondatu ziren zatiak konpoduko dituela, Igantzin eta Leasakan.
|
|