| |
|
|
Ekainaren 28aren iritxierarekin, "Euskaraz Blai" euskarazko kanpaldiek hasiera eman diote denboraldiari. 600 haur baino gehiagok hartuko dute parte, Bertizko Partzuergo Turistikoak eta Arantzako Aterpe aterpetxeak eta Beintza-Labaiengo Orbela aterpetxeak elkarlanean antolaturiko kanpaldietan. Gure gizartean erroturik dauden kanpaldi hauek aurten 11 urte betetzen dituzte: "A" eta "B" ereduetako, 8 eta 16 urte bitarteko gaztetxoen artean euskara hobetu eta ikasteko helburuarekin sortuak dira udalekuak.
6 egunetan zehar, gaztetxoek Arantzako aterpetxean (Bortziriak bailara) eta Beintzako aterpetxean (Malerreka bailara) egingo dute lo, eta aktibitate ezberdinak egingo dituzte: Lezeak bisitatu, Leurtzako urtegiak, Abentura parkea, Igantziko piszinak...etb.
6 egun naturarekin kontaktuan, euskara ikasten eta hobetzen, non gaztetxoek bertze neska eta mutilak ezagutzeko aukera izango duten, hala nola gure zonaldea.
|
|
|
|
|