Topaketa magikoa Zugarramurdin, udado solstizioa dela eta.
Edabe magikoak, erritual esoterikoak, eta dantza magikoak. Osagai iradokitzaile hauekin, Zugarramurdik hurrengo ekainaren 19an,Udari ongi etorria emango dio III. Sorginaren Eguna-rekin.XVII.mendeko Sorginen Kondairak eta mitoak, bertze urte batez bueltatuko dira herriko leze famatuenera, eta besta eguna ospatuko dute, aurten esanahai berezi batekin, Logroñoko autofedetik 400 urte ospatzen baitira, non herritar batzuk prozesatuak izan ziren.
Zugarramurdi, 250 biztanleko herri txiki hau, sorginen herria bezela ere ezaguna dena, udako solstiziorako prestatzen ari da. Udaletxea eta Nafarroako gobernua elkarlanean ari dira 2010. urte osoan, Logroñolo autofedetik 400 urte pasa baitira aurten, eta aktibitate eskaintza zabalaz aparte, “Sorginkeriaren ibilbidea” rekin osatzen da. Hurrengo ekainaren 19an, larunbatean, muga-mugan dagoen herri honek, Zugarramurdik, Sorginaren eguna ospatuko du, topaketa magiko bat, folklorikoa eta besta girokoa. Aurten gainera, 1610.urtean izan zen prozesu inkisitorialaren 400.urteurrena ospatuko da, bertan herriko hainbat pertsona sorginkeriaz akusatuak izan zirelarik.
Besta, gauerdirarte luzatuko dena, goizeko 11:00etan hasiko da, artisau azokarekin eta tarot karta botatzaileekin, herriko karriketan barna, eta Sorginen Museoko argazki erakusketarekin.
12:00etan, Sorginen Museoak antolatutako hiru hitzaldietatik lehenengoa hasiko da, XVII.mendeko nafarroako eta Heuskal Herriko sorginkeriarekin historia ezagutara ematekoa. Lehenengoa, “La judicialización de la brujería, un grave error” deiturikoa, euskeraz emango da, Mikel Azurmendiren eskutik. Bigarrena, 15;00etan izango da, Beñat Zintzo Garmendiaren eskutik, eta “La historia de la brujería en el País Vasco del siglo XIV al alba del siglo XVIII” eskeiniko du, frantsesez. Bertzalde, Ambrose Goikoetxeak, “El Auto de Fe de Logroño en 1610: relevancia social, económica y jurídica hoy día” aurkeztuko du erderaz. 17:00etan.
Dantza eta audiobisual ikuskizuna lezean
Sorginaren egunean, antzerkia eta dantza ere bi protagonista haundienetakoak izango dira. 13:00etan, Zugarramurdiko plazan, “La Guardia”ko dantza erakusketa izango da, eta arratsaldean, 18:00etan, herriko antzerki taldeak Sorgin Haizeak antzezlana aurkeztuko du.
HErriko edozein eskinetan besta giroa presente egongo den arren, ikuskizunik adierazgarrienak leze barruan izango dira. Lehenengo emanaldia, 16:00etan izango da “Els Bruixols del Pirineu”koekin, sorginkeriaren munduarekin zerikusi duena, eta publikoaren laguntzarekin “Sorginei deia” errituala egingo zaio.
Ilunabarrean, dantzak eta musikak, kolorez eta animazioz beteko du eznetakia. 20:00etan, Oskorri taldeak kontzertua emango du, baita dantzaldia ere, bere lan berrian oinarrituta, Juan Ignacio Iztueta folkloristaren omenez, 1824 eta 1826 bitartean, gizpukoako dantza zaharrak ikasi eta errekopilatu bait zituen, Baztango mutildantzei eta Iparraldeko muxikoei estuki lotuta zeudenak.
Ordu bat beranduago, Zugarramurdiko antzerki taldeak, Akelarrea antzeztuko du, eta 22:00 etan, dantza eta audiobisual ikuskizuna “Sugarren erdin”; Alter Zinema Faktoriaren eskutik, itxiera emango dio Sorginaren egunari.
Informazio gehiagorako sartu www.turismozugarramurdi.com orrian.
|
|