|
|
|
Bideari buruzko informazioa
Ikus ibilbide orokorra
IBILBIDEAREN IBILBIDEA IKUSTEKO klikatu hemen.
Oharra: eremu konpartitu batean zaude. Zure txakurra lotuta eraman behar duzu.
KONTUZ! Aste honetan (2012/2/1) Villanuevako tunelaren erdialdeko argiak deskonektatu dira, mantenimendua dela eta (ura filtratu da).
Behobia-Endarlatsa-Alkaiaga zatia 10 km inguru Behobiatik Endarlatsaraino. Endarlatsatik Alkaiagara (Lesaka), 5 km. Guztira Behobia-Bera (Lesakako Alkaiaga auzoa) 15 km. Ibiltzeko moduan dago. BERRIA! Tunela argitu dugu lehenengo aldiz. Lan hau Partzuergoak kudeatzen ari den euroveloaren proiektuaren barruan dago. Eguzki indarrarekin funzionatzen du instalazioak eta badira detektoreak eta interruptoreak. Aste honetan deskonektatuak mantenimendu lanengatik. Eurovelo proiektua: Bertizko Partzuegoa proiektatzen ari da. Azken eguneraketa: 2012ko otsailaren 1a.

Lesaka (Alkaiaga) - Lesaka (Bereau hoteleko zubia) zatia 3 km inguru.Ibiltzeko moduan. Erne: errepide orokorra 121-A gurutzatu behar da.
Euroveloran proiektua: Bertizko Partzuergoa proiektuan ari da. Ekimen inportanteena hemen oinezkoentzako errepidearen gurutze bat egitea da. Azken eguneraketa: 2012ko urtarrilaren 1a.
Lesaka (Bereau hoteleko zubia) - Igantzi zatia 4 km inguru. Ibiltzeko moduan.
Eurovelo proiektua: Bertizko Partzuergoa proiektatzen ari da. Azken eguneraketa: 2012ko urtarrilaren 5a.
Igantzi - Sunbilla zatia Kilometroak: 12 km gutxi gora behera.Ibiltzeko moduan baina egoera txarrean. SUPER BERRI ONA!!! Argitu dugu hain iluna izateagatik ospetsua egin zen tunela. Bertizko Partzuergotik kudeatzen dugun euroveloaren proiektuaren barnean egin da. Eguzkindarra erabili dugu eta tunelan badaude sensoreak eta baita interruptoreak ere (sarreretan eta erdian bat). ADI EGON! Zati honen erdialdera lur erorketa bat izan da euriarengatik. Igantziko Udala arduratzen ari da behin behineko pasabidea irekitzeaz baina Herri Lanekin harremanetan jarri gara, ze lurra erori da errepide berriarekin irekia gelditu zen malda batetik.
 Igantziko LA VILLA JATETXEA
Euroveloaren proiektua: Bertizko Partzuergoa proiektatzen ari da.
KONTUZ IBILI: Sunbillako zatian Bide Berdea pasatzen den tokiko baserritarren abereak eta ibilgailuak errespetatu behar dira. Azken eguneraketa: 2012ko urtarrilaren 5a.
Sunbilla - Legasa zatia Sunbilla-Doneztebe 3,5 km. eta Doneztebe-Legasa 3,5 kmSunbilla-Doneztebeko zatia egoera onean. Legasan, zati bat zementatu da eta egoera onean dago.
Zerbitzuak:
-Txirrindulen alokairua, taillera eta dutxak: ameztia-bertizbtt (Doneztebe) -Txirrindulen alokairua, ibilbideak Leurtza Abentura (Doneztebe/Santesteban) -Txirrindulen alokairua, ibilbide gidatuak Mandaniki (Bera) -Txirrindulen alokairua BKZ (Narbarte) -Aldabe taxia (Doneztebe/Santesteban): 610 213326 (3 bizikletentzako erremolkea) -Taxi Elgorriaga (Elgorriaga): 678 622494
Azken eguneraketa: 2012ko Urtarrilaren 5an
|
|
|