Bertizko partzuergo turistikoak hainbat bisita gidatu antolatzen ditu Baztan-Bidasoa zonalde xarmangarria ezagutara emateko; xarma duten herrietatik bisita ezberdinak, iturri miragarriak, historiaz betetako dorretxeak, oinezko ibilbideak eta mendi martxak, etb... Beherago aurkituko duzu bisita bakoitzaren informazio orokorra. Edozein bisita ordutegi eta ezaugarri zehatzetara moldatu daiteke, zuri gehien komeni zaizun bisita egiteko. Informa zaitez konpromezurik gabe eta erreserbatu aldez aurretik Bertizko Partzuergo turistikoan (948 59 23 23, bertiz@consorciobertiz.org).
Bisita hauek egiteko, eta nahi izanez gero, Bertizko Partzuergo turistikoak zure zerbitzura jartzen du garraio zerbitzua. Interesatzen bazaizu, zerbitzuaren ezaugarriak hemen kontsulta ditzakezu: garraio zerbitzua klikatu hemen.
Bisitei buruzko informazio orokorrerako, klikatu hemen.
Bisita guzti hauek "NAFARROAK DOAN HARTZEN ZAITU" kanpainiaren barruan daude, deskontu bonoak erabili ditzakezularik bisita hauek egiteko. Kanpainia honi buruzko informazio gehiagorako, Nafarroako gobernuko Turismo saileko orria kontsulta dezakezu edo azpiko irudian klikatu. Klikatu hemen.