Zaharberritutako baserria, herri hurbilenetik 8 km-tara kokatua. Mendiz inguratua eta lasaitasuna lagun. Bi solairuz osatua dago, azpikoan auto-lekua eta joku-gela (billarra, ping-pong eta futbolina), eta teilatupeko solairuan sukaldea, lurreko sua eta telebista duen egongela, bi komun eta 4 logela (3 bi oherekin eta 1 ohe bakarrarekin).Kanpoaldean terraza dago, barbakoarekin.
Oharrak: Bi ohe gehigarri aukeran.Argia eguzki plakak eta haize errotarekin egiten da.
Nola iritsi: Etxera iristeko, lehenengo Otsondoko gainera iritsi behar da (NA-121-B) eta bertatik eskuinaldera ateratzen den bidea hartu, Gorramendi aldera. Kilometro bat egin ondoren, bidegurutzean ezker aldera hartu eta handik 3km.tara dago etxea.
Etxenikea
Otsondo - Gorramendi bidean
31713
Arizkun