Etxe tradizional independientea eta “Martiorneko Borda I”ri atxikitua. Beheko solairuan hall, aseo eta sukaldea, egongela eta jangela ditu, dena komunikatuta. Sukalde guztiz hornituta eta telebista egongelan. Lehendabiziko solairuan txapitula-formako logelak daude ( bi ohetako 1, senar-emazteena 1 eta 2 bakarkakoa), baita txapitula-formako bainugela ere. kanpoan, zonaldearekin bat etorrita, terraza eta atariko batez goza dezakegu, lorategiko mobleekin eta zonalde berde zabala. Kolunpioak. Barbakoa.
Oharrak: Ohe gehigarri aukeran. Animalien onarpenaz galdetu. Herrian bertan produktu tipikoen salmenta, esnea, gazta, bojez eginiko sukalde tresneria bikaina. Zonaldean ibilbideak egitea gomendatzen da. Bi etxeak batera alokatzeko aukera
Nola iritsi: Errepidetik, herrigunetik kilometro batetara dagoen etxe tradizionala da. Etxearen ateraino kotxez iristen ahal da.