| |
|
|
Pasa den asteazkenean, urtarrilak 18, Partzuergoko dozena erdi bat bazkideek, nan elektronikoarekin edo ziurtagiri digitalekin tramiteak nola egin ikasi zuten
2011-2012 denboraldirako Bertiz Partzuergo Turistikotik antolatu diren ikastaro sortarekin jarraituz, pasa den urtarrilaren 18an "Nafarroako administrazioa interneten" izeneko ikastaro bat egin zen. Bertan, dozena erdi bat bazkideek, nan elektronikoak eta ziurtagiri digitalak eskaintzen dituzten aukerak eta hauekin egin daitezkeen tramiteak ezagutu zituzten. Partehartzaileen eskaerari jarraituz, jardunaldiaren bukaeran, "excell" programaren inguruko oinarrizko azalpen batzuk ere eman ziren. Partehartzaileak, hagitz gustora azaldu ziren, ikastaroaren eramangarritasunagatik eta gaiaren interesagatik. Partzuergoak, datorren urtarrilaren 25erako "Janarien manipulazioa" ikastaroa ere antolatu du eta otsaileko hilabeterako berriz "Lehen sorospen"-en ikastaroa. Hauek ere, eskaera dexente izanten ari dira.
|
|
|
|
|