| |
|
|
Doneztebeko Leurtza abentura enpresak, azkenean lortu du Bertiz Natur Parkeko basoko Plazazelai bidetik segway-ean bisita gidatuak egiteko baimena.
Dagozkion baimenak lortzeko denbora baten ondotik, Mikel Ibarrolak eramaten duen Leurtza abentura enpresak lortu du iada Ingurugiro Departamentuko baimena, Bertiz Natur Parkeko basoan segwayean bisita gidatuak egiteko. Bisitak bi gurpildun eta bateriarekin mugitzen diren "garraio" berezi hauetan egingo dira, oinezko bezala onartuta daudenak eta Bertizko basoa, ia inolako esfortzu fisikorik egin gabe ezagutzeko aukera ematen du. Printzipioz, bisitak, 8 km dituen Plazazelaiko pistatik egingo dira eta momentuz, gehienez 5 segway eta 2 bizikleta elektrikok egin dezakete. Ordu bat edo ordu bat eta erdiko bisiten artean aukeratu daiteke eta prezioa 25€ eta 35€ artean izaten da pertsonako. Bisita original hauek erreserbatu ahal izateko, 620 379 642 telefonora deitzearekin nahiko da.
|
|
|
|
|