| |
|
|
Irailaren 25ean, igandea, ospatuko da XXXII Artzai Eguna Igantzin Igantziko Udala eta Bertizko Partzuergoak aurkeztu dute gaur Igantziko Udaletxean igandean ospatuko den XXXII Artzai Eguna. Joxean Ortega Igantziko zinegotzia, Batista Miguelena artzaia eta Izaskun Goñi, Partzuergoaren kudeatzailea ekitaldi honen ezaugarriak azaldu dituzte. Lehenbiziko gauza azpimagarria da aurtengoa 32. edizioa dela da. Beraz, aspaldian antolatzen da hau Igantzin. Batistak kontatu du nola hasi zen egiten. Garai hartan Gipuzkoa eta ondoko aranetatik jende mordo bat mugitzen zen Igantziraino txapelketa ikusteko. (nola zen…) Bizimoduak eta ohiturak aldatuz joan dira eta horregatik lehiaketa honek gaur egun publiko guttiago du. Horregatik hain zuzen ere Bertizko Partzuergoak aukeratu zuen ekitaldi hau Turismo Departamentuko dirulaguntzetara aurkezteko bizimodu tradizionala irudikatzen duela aldarrikatuz eta kanpoko jendeari berriro erakartzeko asmoz. Igantziko Udala, bere aldetik, aurten ez dela sarrerik kobratuko eta orduan ekitaldia irekia izanen da. Programa.- Goizean trikitilariak eta txistulariak herrian barna ibiliko dira. 11etan haurrek herri kirol erakustaldia eginen dute frontoian. Jarraian gazta lehiaketa ospatuko da. Lehiaketa honetan Igantziko baserrien gaztak aurkezten dira. Hiru sari ematen dira: trofeoa, dirua,eta Martikoko lote bat. Izen ematea aurreko egunetan egiten dira eta 10 bat izanen dira. Epailak Udalako ordezkari bat , Biltokiko ordezkari bat, herritar bat, Barantzondoko jubilatu elkarteko bat eta Txema Arbelaiz sukaldaria izanen dira. Beraz, tokiko produktuak azpimarratzen dira arratsaldeko 7etan dastatzeko parada ematen delarik, sagardo, opilak eta dultzearekin. Artzai zakur lehiaketari helduz, Fraingo auzoan egiten da (meakagain izeneko tokian), bista zoragarri dituen zelai batean eta lau eta erdietan hasiko da. Bi proba egiten dira. Isiltasun haundia inguruan, artzaiak puntu batetik aginduak ematen baitizkio zakurrari. Zakur bakoitzak artaldea gidatu behar du toki zehatz batzuetatik. Lehenbizikoan bi markadore lerroen erditik artaldea pasarazi behar du txakurrak. Gero, bi iratze multzo artetik. Proba hau gainditzen dutenak bigarrenera pasatzen dira. Kasu horretan artaldea gidatu behar dute eta zerrakura borobil batean sartu behar dute. Borobil hori irekiera bakarra du eta handik sartu behar dira eta gero atera. Hori noski denbora laburrenean egiten duenak irabazten du. Aurten parte hartuko duten artzaiek, hauexek dira:Jean Paul Iriquin (Itxasu),Pello Segurola,Jose Antonio Arrillaga, Mikel Garayar (Zumaia), Bittor Bengoechea (Oiartzun), Pedro Pagadizabal (Aia), Felix Irigoien (Amaiur),Jorge Oteiza (Oronoz), Jesus Razkin. Azken urteetan bezala Mikel Eguren eta José Luis Saizar izanen dira eta hizlaria zumaiarra den Eli Alonso. Igantzira hurbiltzea merezi du, herrian zenbait baliabide interesgarriak baitaude. Inguruko mendiak eta zelai berdeak, jatetxea, landetxeak, ibilbideak eta laster azpiegitura handi bat garatu behar da herrian, Irisarri jaurerrian.
|
|
|
|
|