Partzuergoa
Agenda
Kontaktua
Erreserbak
jarraituiguzu Facebook

Bideari buruzko informazioa
Bide berdea eta Eurovelo proiektua
Argazkiak
Bide berdeak
    Bidasoko Bide Berdea

BIDASOKO TRENBIDEAREN BIRMOLDAKETA: BIDASOKO TRENBIDE ZAHARRA BIDE BERDEAN BIHURTZEAREN PROIEKTUA.

Ingurugiro Ministerioarekin batera "Fundación de Ferrocarriles Españoles", FEVE eta RENFEk garatutako Bide Berdeen programa barruan sartzen den proiektua da hau. Bide Berdeekin, gaur egun gero eta gehiago eskatzen den baliabide bat sortzen da, inguruarekin lotuta dauden kirolak segurtasunez praktikatzeko aukera zabalduz.

Bidasoako Trenbideak 50 kilometro ditu, 43 nafar zatian, Endarlatzatik Elizondora, Lesaka, Igantzi, Sunbilla, Doneztebe, Narbarte, Legasa, Oieregi eta Oronoz, Arraiotz eta Lekaroz herrietatik pasatuz. Gipuzkoako 7 kilometroak Gipuzkoako Foru Aldundiak berreskuratu zituen 2009. urtean, bide berdearen martxan jartze bat suposatu zuena, batez ere ondoko zatietan, ibilgarriak direla. 

Hala ere, proiektoaren eragina handiagoa da, Partzuergoan parte hartzen duten eskualdeko bailara guziak hartzen ditu; Bortziriak, Malerreka, Bertizarana, Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdi.


 
Bestalde, badiaren bidearekin loturari esker, Hendaia, Hondarribia eta Irungo herrietara iristen da. 2013an. euroveloarekin, Donibane Lohitzune eta Getarirekin lotuak egonen gara.

Zentzu honetan oso azpimagarria da eurovelo proiektua, garatzen ari dena 2009tik eta lehengo fasea 2013an bukatuko delarik, atlantiar itsasertze osoa eragin eremua izango baitugu.

Kontutan izan behar dugu historikoki bide honek zonaldeko herri eta bailara guztien lotura gisa balio duela, denbora luze batez, garraio nagusiena izan baitzen. Beraz, uste dugu baliabide honen berreskurapenak balioko duela, berriro ere, Partzuergoa osatzen duten ente desberdinen, publiko nahiz pribatuenen arteko harremanak bultzatzeko. Izan ere eskualde osoan eragina duen baliabide bat da eta beraz, honen inguruan proiektuak garatzeko zonaldeko agente guztien elkalana indartu behar da.

Bide Berdea eskualdeko ardatza bihurtuko da. Gaur egun ditugun baliabideak eta produktu berriak bere inguruan antolatzen ari dira. Aipatzekoa da eskualdean ekintza berriak sortzen ari direla, abentura parkeak, piraguen alokairua, bizikletak, zaldiak...alojamenduez gain, bai bide berdean bertan bai inguruetan (landetxeak, hotelak, apartamentuak, aterpeak eta kanpinak). Gauzak horrela, baliabide hau horrela antolatua eskualdea beste helmuga turistikoetatik desbeditasunaren onarria dela, aldi berean zonaldeko eskeintza turistikoa zabalduz.

Gaur egun, azpiegiturak aukera ematen duen zatietan, zonaldeko jendeak aisialdirako erabiltzen du. Baliabide hau bai turistentzat bai bertakoentzat baliabide paregabea izan daiteke. 

Eskualdean badaude baliabide asko kultura eta istoriarekin lotuta daudenak bainan azpiegitura ttikiak bezala aurkezten direnak, aparteko aukerak bezala. Bide berdearekin baliabide guziak bere inguruan egitaratuko dira, eta beste berri batzuk ere bultzatuko dira.

Bertizko Partzuergoak, baliabide honen bidez bai elkarte publiko bai pribatuen inplikazioa sendotzea lortuko dela uste da. Eskualdeko baliabide garrantzitsu bat dela, bai turistentzat bai bertakoentzat, eskualdeko baliabide guziak elkartzen dituen proiektua, eskualdearen desberdintasuna garatuz, ingurugiroa zainduz eta eskualdeko turismoa bultzatuz.

Bertizarana-Baztango zatia.
Nafarroako Gobernuaren Ingurumen Sailak Gestión Ambiental de Viverdos y Repoblaciones de Navarra enpresari enkargatu zion proiektua egitea. 2011an Partzuergoari eman zitzaion eta Bertizarana eta Baztango Udalei aurkeztu. 
Uztailan PSISa hasi zen. Orduan ikusi da proiektua osatu behar dela eta epe bat jarri dute tramitazioa jarraitu ahal izateko.
 


"EUROVELO" PROIEKTUA

"Eurovelo"-ak europear txirrindula ibilbideen sareak dira.
 Hemen duzue “Ministerio de Medio Ambiente y Medio Rural  y Marino”- ren web orrian aurkituko duzuen link  hagitz interesgarri bat (Landa-garapena sailean, Natur-bideak, “publicaciones” atalen barruan), erderaz: “Estudio de viabilidad y traza de la red Eurovelo en España”. 

Euroveloena da europar proiektu handi bat. 14 ibilbide haundiak kontinentea zeharkatzen dutenak bazter batetik bestera, hiri nagusi eta zonalde turistikoetatik pasatuz. Eurovelo Europear Txirrindulari Federaziaren (ECF) proiektu bat da. Entitate honen 52 elkarte biltzen ditu eta 400.000 txirrindulari baino gehiago ordezkatzen ditu. 14 ibilbideak diseinatu zituzten 1.997. urtean.
 
Agenda
    Neil Revilla irakaslearen hitzaldia sare sozialen inguruan Partzuergoan.
    LAXOA EGUNA OITZEN (MAIATZAREN 27AN)
nabarmentzen dugu
ASTE BERDEA 2012
"EUSKARAZ-BLAI"- EUSKARAZKO UDALEKUAK 2012 ¡AZKENEKO LEKU LIBREAK!
Lagun bati bidali
Gehitu gogokoetan
Facebook
Twitter
 


Bertiz Partzuergo Turistikoa - Landa turismo zentrua - 31720 Oieregi (Nafarroa)  Tel: 948 59 23 23 - bertiz@consorciobertiz.org
Datuen babesa  -  Lege abisua  -  El Consorcio  -  Agenda  -  Erreserbak  -  Kontaktua - Eskubide guztiak gordeak - Bazkideen sarbidea
Gaztelera | Ingelesa | Frantsesa | Euskara
Web diseinu eta programazioa Imaginanet