Partzuergoa
Agenda
Kontaktua
Erreserbak
jarraituiguzu Facebook

Baztango Donejakue bideko mapa
Non jan
Non lo egin
Zer bisitatu
    Urdazubi-Baztango Donejakue Bidea

Hiruak Bat

Orain dela urte batzuk, "Urdazubi-Baztango Donejakue bideko lagunak" elkartea sortu zen, Donejakue bideko zati hau bultzatu eta ezagutara emateko helburuarekin. Gaur egun ezezagunagoa izan arren, bere garaian, hagitz garrantzitsua izan zen, Urdazubiko mugatik, Baztan bailara ederra Belateko porturaino igarotzen duen bide hau, oraindik ere galtzaden aztarnak, ermitak eta aberastasun eta sinbologia handiko bertze hainbat monumentu historiko ikusten ahal diren hainbat herri zeharkatuz. 

Zati hau, 6 etapek osatzen dute:

1 ETAPA: Bayonne - Ustaritz
2 ETAPA: Ustaritz - Urdazubi/Urdax
3 ETAPA: Urdazubi/Urdax - Amaiur/Maya
4 ETAPA: Amaiur/Maya - Berroeta
5 ETAPA: Berroeta - Olague
6 ETAPA: Olague - Pamplona

Baionatik Iruñarako bidea egiteko, bi argitalpen daude, hainbat mapa eta intereseko informazioa dutenak: 
- "Baztango Donejakue bidea" Urdazubi-Baztango Donejakue bideko lagunen elkarteak argitaratua (Turismo bulegoetan salgai). 
- "Urdazubi-Baztango Donejakue bidea" Bertiz Partzuergo Turistikoak argitaratua, bidearen informazioa, hurbileko zerbitzuekin erlazionatuz. (Doakoa. "argitalpenak eta materiala" atalean kontsulta egin)

Kredentzialak, Baionako Katedralean erosi daitezke (2€).

Bertzalde, Bertiz Partzuergo Turistikoak hainbat familiarizaziozko bisita gidatu antolatzen ditu udan. Informazio gehiago: 948 59 23 23.

Gure bailaretako Erromes aterpetxeak:
- Urdazubi-Urdax, aintzinako monastegia: 948 59 92 66
- Amaiur: 948 453292
- Lekarotz: Urdazubi-Baztango Donejakue bideko lagunen elkartearekin lankidetzan aritzen den Nafarroako Gobernuko gazte aterpetxea): 948 58 18 04
- Berroeta: 948 58 51 04
- Olagüe: 948 307074

Ailegatu aurretik abisatzea gomendatzen da, gehienbat uda garaian.
Informazio gehiagorako:
Link interesgarriak: http://www.gronze.com/camino-de-santiago/camino-de-baztan
 
Agenda
    Neil Revilla irakaslearen hitzaldia sare sozialen inguruan Partzuergoan.
    LAXOA EGUNA OITZEN (MAIATZAREN 27AN)
nabarmentzen dugu
ASTE BERDEA 2012
"EUSKARAZ-BLAI"- EUSKARAZKO UDALEKUAK 2012 ¡AZKENEKO LEKU LIBREAK!
Lagun bati bidali
Gehitu gogokoetan
Facebook
Twitter
 


Bertiz Partzuergo Turistikoa - Landa turismo zentrua - 31720 Oieregi (Nafarroa)  Tel: 948 59 23 23 - bertiz@consorciobertiz.org
Datuen babesa  -  Lege abisua  -  El Consorcio  -  Agenda  -  Erreserbak  -  Kontaktua - Eskubide guztiak gordeak - Bazkideen sarbidea
Gaztelera | Ingelesa | Frantsesa | Euskara
Web diseinu eta programazioa Imaginanet