|
|
|
Natura eta aisialdia
Baztan-Bidasoa naturaz gozatzeko leku ezin hobea da. Urtaro bakoitzean kolorea aldatzen duten basoek, errekek, mendiek eta beti berde dauden belardiek, beraien magian murgiltzen gaituzte eta familia guztiarekin gozatzeko eremu paregabea bihurtzen da.
Atal honetan, seinaleztatutako oinezko, bizikletazko nahiz kotxez egiteko ibilbideak eta rafting, kayak, hidrospeed, senderismoa, BTT, segway, kanoraft, kanoien jeitsiera, talo tailerrak, zuhaitz parkeak, paintball, hegazti behaketa, bainuetxea, zaldiz ibilaldiak, gasnategira bisitak, erakusketak eta bisita gidatuak bezalako ekintza zirraragarriak eskaintzen dituzten aktibitate enpresen informazio osotua aurkituko duzu.
Ibilbideen GPS informazioa behar baduzu, "Idenak"-ko web orria kontsultatu dezakezu, "Descargas / Turismo" atalean edo hurrengo loturan klik eginez: "Infraestructura de datos espaciales de Navarra".
"Wikiloc" web orria ere kontsulta dezakezu; Wikiloc web gunea ibilbideak deskubritu eta partekatzeko leku bat da, baita bizikletazko eta beste hainbat motako ibilbideak daudelarik. Web orri honetan, Baztan-Bidasoko oinezko ibilbide garrantzitsuenetakoaen informazio praktikoa aurki dezakezu. Beste web orri interesgarri bat, hainbat ibilbide erakusten dituenak, bai oinez, bizikletaz, etb... eta non zonaldeko ibilbideak agertzen diren, "routeyou" web orria da.
Mendaur mendira igotzea.
|
|
|