Partzuergoa
Agenda
Kontaktua
Erreserbak
jarraituiguzu Facebook

Tabernak
Jatetxeak
Dendak
    Non jan

Hiruak Bat

 Baztan-Bidasoan, atlantiar klimari dagozkion prezipitazio ugariek, belardi zabalek eta bertako nekazaritza antolakuntzak, kalitate hoberenetariko produktuak bermatzen dituzte. Honela, zonaldeko gastronomia, behi, ardi eta zerri haragiari (txuletoia, urdaiazpikoa, txistorra, xolomoa, xingarra...) lotuta dago eta baita baratzeko produktuei ere, porruak, ilarrak, lekak, letxugak, tomateak, piperrak eta patatak adibidez.  
   Esnekiak ere hagitz errotuta daude: ardi latxaren gasna nabarmentzen da. Gaztanbera eta arrozesnea bezalako bertze esnekiak ere, bertako postreetan aurkitu daitezke. 
    Hala ere, platerik esanguratsuenak, "xuri beltxa" (bildotsaren barrenkiekin egindako gisatua) eta "Baztan zopa" (Tenedorearekin jaten den ardi zuntzarekin eta ogiarekin egindako zopa), izokia, amuarraina eta ahatekiak dira. Udazken garaian, onddoak, gaztainak eta ehiza platerak, bertako gastronomia aberasten dute, uso edo basurde platerak adibidez. 
    Platera goxo hauek dastatzeko, jatetxe aukera zabala dago zonalde guztian eta denetan bertako gastronomiaren kalitatea eta aniztasunaz gozatu daiteke.

    Behe denboraldian, bazkari nahiz afaietarako irekita dauden jatetxeen bilaketa errezteko, 2012. urtean, Bertiz Partzuergo Turistikoak TXANDAKAKO EGUTEGI bat martxan jarri du, jatetxe batzuen ordutegiekin, goi denboraldia ez diren bertze denboraldietan ere guttieneko zerbitzu bat bermatu ahal izateko. 2012 Apiriletik ekaina erdialdera bitarteko egutegia deskargatu dezakezu hemen klik eginez.

Atal honetako goiburuko argazkiak uzteagatik, gure eskerrak hurrengo jatetxeei:

-Oitz-eko posada: www.posadaoitz.com
-Burlada jatetxea: www.restauranteburlada.com
 
 
Agenda
    Neil Revilla irakaslearen hitzaldia sare sozialen inguruan Partzuergoan.
    LAXOA EGUNA OITZEN (MAIATZAREN 27AN)
nabarmentzen dugu
ASTE BERDEA 2012
"EUSKARAZ-BLAI"- EUSKARAZKO UDALEKUAK 2012 ¡AZKENEKO LEKU LIBREAK!
Lagun bati bidali
Gehitu gogokoetan
Facebook
Twitter
 


Bertiz Partzuergo Turistikoa - Landa turismo zentrua - 31720 Oieregi (Nafarroa)  Tel: 948 59 23 23 - bertiz@consorciobertiz.org
Datuen babesa  -  Lege abisua  -  El Consorcio  -  Agenda  -  Erreserbak  -  Kontaktua - Eskubide guztiak gordeak - Bazkideen sarbidea
Gaztelera | Ingelesa | Frantsesa | Euskara
Web diseinu eta programazioa Imaginanet