Bertizko partzuergo turistikoak hainbat bisita gidatu antolatzen ditu Baztan-Bidasoa zonalde xarmangarria ezagutara emateko; xarma duten herrietatik bisita ezberdinak, iturri miragarriak, historiaz betetako dorretxeak, oinezko ibilbideak, mendi martxak, etb...
Zonalde osoan zehar bisita gidatuak antolatzen ditugu: Bortzirietan, Malerrekan, Baztanen, etb... Eskeintzen ditugun bisiten informazio, prezioak, ordutegiak, etb... ikusteko klikatu hemen.
Bisita hauek egiteko, eta nahi izanez gero, Bertizko Partzuergo turistikoak zure zerbitzura jartzen du garraio zerbitzua. Interesatzen bazaizu, zerbitzuaren ezaugarriak hemen kontsulta ditzakezu: garraio zerbitzua klikatu hemen.
Beherago aurkituko duzu bisita bakoitzaren informazio orokorra. Edozein bisita ordutegi eta ezaugarri zehatzetara moldatu daitezke, gehien komeni den bisita egiteko. Informatu konpromezurik gabe eta erreserbatu aldez aurretik Bertizko Partzuergo turistikoan (948 59 23 23, bertiz@consorciobertiz.org).
SUSTAPEN BEREZIA NAVARTUR 2012 2 X 1 BONOAK Bono hauek, Zugarramurdiko museora bisita bat + Urdazubiko lezeak edo monastegia + Bertiz partzuergoak antolatzen dituen bisita bat eskeintzen dute. Baliabide bakoitzean bere zigilua emango zaio. Bertizko Turismo partzuergoak antolatzen dituen bisita guztietan ( Amaiur eta mendi irteera izan ezik) erabili ahal izango dira bono hauek, "Navartur" turismo azokan banatuko direnak, Baztan-Bidasoa baliabideekin batera. Deskontu bono hauek, bi lagun bisitetara etorri ezkero, bati dohainik aterako zaio, beti ere, aldez aurretik erreserbatuta, 2012ko abenduaren 31 arte, eta beti ere bisitan gutxienezko taldea baldin badago bono hauek gabe. Bisitaren momentuan bono hauek aurkeztu beharko dira.
Bisita guzti hauek "NAFARROAK DOAN HARTZEN ZAITU" kanpainiaren barruan daude, deskontu bonoak erabili ditzakezularik bisita hauek egiteko. Kanpainia honi buruzko informazio gehiagorako, Nafarroako gobernuko Turismo saileko orria kontsulta dezakezu edo azpiko irudian klikatu. Klikatu hemen.