Partzuergoa
Agenda
Kontaktua
Erreserbak
jarraituiguzu Facebook

Euskarazko udalekuak 2012
Argazki galeria 2011
Aste Berdea
Argazkiak
Informazio bulegoak
Euskaraz Blai-Ikastetxe egonaldiak 2011-2012 ikasturtea
Arantzako argazki galeria
Beintzako argazki galeria
Partzuergoko lan-taldea
Elkarteak
Ekintzen memoria
Hezkuntza
Aukerak
Lana
Aizkolegi Taldea
Argitalpenak eta materiala
Eskaintzak
    Aizkolegi Taldea

Hiruak Bat

2009ko kartela

BIDASOA GUZTION GAUZA DA
-1.999-2.000 urtean Bertizko Jauregian, Ingurugiro Heziketari buruzko bertako biztanleriari zuzendutako seminario batetik, bolndres talde bat sortzen da, "Aizkolegi Taldea".
-Bidasoa ibaiak Nafarroako kantauriar aldeko bailara desberdinak igarotzen ditu, herri guzien lotura elementu bihurtuz.
-Bidasoa erreka izan zen Aizkolegi Taldeak bere ekintzetarako aukera.

PROIEKTUAREN HELBURUAK
-Bidasoa errekaren egoera hobetzen laguntzeko sareak sortzeko sustapena.
-Bidasoa errekaren problemática ezagutzera eman.
-Biztanlegoan Bidasoa ibaiaren inguruan afektu sentimendua sortu.
-Ibaiaren egoera hobetu; garbitasuna, itxura eta uraren kalitatea.
-Parte hartze dinamika sortu, bertze ekintzetara hedatu eta ingurua hobetzeko, bere zentzu zabalenean.

AURREIKUSITAKO INGURUNE HOBEKUNTZA
-Banakako naiz taldeko parte hartzea sustatu.
-Natur baliabideen kontaminazioa gutxitu.
-Landa ingurunearen itxura hobetu.
- Natur balio eta beraiekin batera doazen arazoen gainean eskola komunitatea bereziki sentsibilizatu, eta baita ere biztanlegoa orokorrean.
-Erreketatik berreskuratutako materialak birziklatu eta berriro erabili.
-Bertako entitateen birziklatzeari buruzko kanpainak indartu eta gaur egungo bilketa sistemen kudeaketa hobetu.

PROPOSAMEN HOBERENAK LORTZEN DIRELA USTE DUGU...
-Bainan jende gehiagok parte har dezakeela badakigu...
-Sentzibilizazio maila hobetu daiteke eta hobetu behar du...
-Errekan hondakinak badaude, beraz botatzen dituen jendea...

BOLUNTARIOTZA BILKETA
Bertako biztanleei zuzendutako proiektua denez, ahalegin berezia egiten da ondorengoak parte har dezaten :
-Bertako entitateak
-Eskola elkartea
-Elkarteak orokorrean
Bolondresak biltzeko erabilitako moduak :
-Publizidadea (bertako komunikabideak eta foileto eta egutegi banaketa)
-Elkarrizketak (berako entitateak ; udalak, mankomunitateak...)
-Urteroko Bidasoa inguruan eskolen arteko marrazki lehiaketa (jardunaldia iragartzeko irudia lortzeko helburuarekin ere) eta Bertizko Parkean, aurkeztutako lanen, erakusketa.
-Gai beraren inguruan bertso paper lehiaketa.
-Ingurugiro Egunaren antolakuntzan partehartzea (Bertizko Parkeko I. Argazki Rallyaren antolaketa)

BOLUNTARIOTZAREN HEZIKETA
Bidasoa ibaiaren garbiketa jardunaldirako, bailara desberdinetako herrietan lan taldeak antolatzen dira. Talde bakoitzak arduradun bat edo bi ditu, partehartzaileei ekintzari buruz hitzaldi bat emanen dienak; ze hondakin mota aurkitu daitezken, kolore desberdinetako poltsak, hartu beharreko arreta...eta azkenik errekatik kontainer desberdinetara eginen den bilketa selektiboa.

BORONDATEZKO LANAK
Urtean zehar egiten diren ekintza eta lanak, "Aizkolegi Taldea"k gauzatzen ditu, Bertizko Partzuergo Turistikoa (proiektua aurkezten duena) eta Bertizko Parkearen laguntzarekin.
Urte guztian zehar modu bateratuan lan egiten duen 10 bat laguneko talde bat da.
Bolondres gehienak garbitasun jardunaldian parte hartzen dute. Urtetik urtera, 200-250 pertsona izaten dira, 8-10 talde guztira eta beste hainbeste herri. Garbituz gain, jardunaldi honen antolakuntzan ere parte hartzen dute.

PROIEKTUAREN BILAKAERA
2001. urtean hasi zen eta biztanleriaren artean finkatuz joan da: udalak eta mankomunitateak, eskolak eta bertako jendea orokorrean.
Urteko ekintzak bukatu eta akatsak zuzendu eta hurrengo urtean hobetzeko, ebaluazio bat egiten da.
Ez da erraza jende gehiago biltzea eta sentsibilizatzea, baina poliki poliki aurrera doa.
 
Agenda
    Neil Revilla irakaslearen hitzaldia sare sozialen inguruan Partzuergoan.
    LAXOA EGUNA OITZEN (MAIATZAREN 27AN)
nabarmentzen dugu
ASTE BERDEA 2012
"EUSKARAZ-BLAI"- EUSKARAZKO UDALEKUAK 2012 ¡AZKENEKO LEKU LIBREAK!
Lagun bati bidali
Gehitu gogokoetan
Facebook
Twitter
 


Bertiz Partzuergo Turistikoa - Landa turismo zentrua - 31720 Oieregi (Nafarroa)  Tel: 948 59 23 23 - bertiz@consorciobertiz.org
Datuen babesa  -  Lege abisua  -  El Consorcio  -  Agenda  -  Erreserbak  -  Kontaktua - Eskubide guztiak gordeak - Bazkideen sarbidea
Gaztelera | Ingelesa | Frantsesa | Euskara
Web diseinu eta programazioa Imaginanet