|
|
|
Aukerak
AUKERA LANDA TURISMO negozioa traspasatzen da, ezin atenditu izanagatik. OKUPAZIO ALTUKO ETXE RURALA, irin ERROTA bisita gidatuetarako eta taloak egiteko, 90m2ko LOKAL KOMERTZIALA, aukera haundiekin. Ikusi: www.amaiurkoerrota.com Instalazio guztiak martxan daude eta egoera onean. kontzesio publikoa 20 urtetarako. 70.000€ negoziagarriak. Premia dago. AMAIURKO ERROTA S.L.L c/Mayor nº5, 31715 Amaiur - Maya Nafarroa. Navarra www.amaiurkoerrota.com Hiriko bizitza alde batera uztea burutik pasatu zaizu? Zure laneko presioak pena merezi ez duela uste duzu? Landa ingurunera bizitzera joatearen aukera planteatu duzu behin baino gehiagotan? Ba, hortarako aukera paregabe bat proposatzen dizugu. Atal honetan zure egitasmorako baliogarri izan daitezkeen negozio aukera desberdinak aurkitu ditzakezu... AUKERA IREKIAK * GOXOKI ETA KAFE MAKINA*, aukera interesgarria, goxoki eta edari beroen makina erosteko edo utzita hartzeko. Ia berria eta egoera hagitz onean. aukera ona izan daiteke zure zerbitzua hobetzeko bai zure langileentzat, bezeroentzat edo bisitarientzat. Bertizko partzuergo turistikoarekin jarri zaitez kontaktuan: 948 59 23 23 edo bertiz@consorciobertiz.org Mistral H85 (goxoki eta edariak) + Sienna LZE (kafea)  ITXITAKO ESKAINTZAK *AZOKETAN PARTE HARTZEKO AUKERA* 1. 2009ko abuztuaren 1ean Burdinaren eguna ospatuko da Urdazubin. Artisaua bazara eta Burdinaren egunean parte hartu nahi baduzu Bertizko Partzuergoarekin harremanetan jarri beharko zara 2009ko uztailaren 17a baino lehen. TE: 948592323 - bertiz@consorciobertiz.org *MAILEGUAK* 1. Pyme, Micropyme eta langile autonomoentzat IKT dirulaguntza 2009. Informazio gehiago hemen klik eginez. 2. Industria, komertzio eta turismo ministerioaren inbertsioetarako maileguak Hotel, apartamendu turistiko, kanpamentu turistiko, landa alojamendu, jatetxe eta zerbitzu turistiko osagarriendako ICO maileguak. Inbertsio finantziagarriak: azpiegitura eta/edo ekipamenduetan materializatutako aktibo produktibo finko berrietarako inbertsioak eta maila handiagoa lortzeko berrikuntzak, mugikortasuna errezteko, iraunkortasuna hobetzeko, segurtasuna hobetzeko, kalitateko sistemak ezartzeko, teknologia berriak ezartzeko eta eremuen sormen, hobekuntza eta zabalkuntzarako helburua dutenak izan behar dira. Maileguak eskatzeko epea, 2009ko abenduaren 15ean bukatzen da eta gehienez finantziatzeko inbertsio netoaren %90a emango da (zergak kanpo) Informazio gehiago: www.ico.es. 3. Kalitatea eta ailegaerraztasuna hobetzeko dirulaguntzak Kalitatearen aldetik, Kalitate turistikoaren Q-a lortu edo mantentzeko eta ailegaerraztasunaren aldetik berriz, establezimendua pertsona ezinduentzat egokitzeko proiektuak sartzen dira deialdi honetan. Dirulaguntza, onartutako aurrekontuaren %30ekoa izango da eta guttieneko inbertsioak 6.000€koa izan behar du kalitatearen kasuan eta 12.000€koa ailegaerraztasunaren kasuan. 2008ko uztailak 2tik 2009ko azaroaren 30a bitartean egin eta fakturatutako inbertsioak sartu daitezke, baina dirulaguntza eskatzeko epea, 2009ko maiatzaren 29an bukatzen da (ordainketa ezin da eskura egin, txartel edo banku bidez egina izatea beharrezkoa da) 4. Kalitatearen Q-a Ikurraren atxikidura kuota, zihurtagiriaren lorpena, bigarren, hirugarren edo laugarren berritzeko kanpo auditoretza gastuak, ikurraren erabilpen eskubide kuota eta kanpo aholkularitzaren laguntza teknikoa sartzen dira deialdi honetan. Dirulaguntzaren zenbatekoak honako hauek dira: Atxikidura kuota: %50, auditoretzak: zihurtatzearen % 70 eta berritzearen %50, ikurraren erabilpen eskubidea: %50 eta laguntza teknikoa: % 70 (BEZ-a ez da sartzen). 2008ko azaroak 1etik, 2009ko urriak 31a bitartean auditatu, zihurtatu eta fakturatutako gastuak sartu daitezke, baina dirulaguntza eskatzeko epea, 2009ko maiatzaren 29an bukatzen da (ordainketa ezin da eskura egin, txartel edo banku bidez egina izatea beharrezkoa da).
*Turismo aktiboko enpresa*, eskualdean erreferentzia. Bazkide batek bere zatia saltzen du beste proiektuetan lanegiteko. Aukera on bat. Hurrengo dokumentuan zehazten da: aurkezpena Aurtizko ostatua (Ituren) Posada paregabea, ostatu, jatetxe eta 6 gelekin. Iturengo udalak enkatean ematen du. , eskualdean erreferentzia. Bazkide batek bere zatia saltzen du beste proiektuetan lanegiteko. Aukera on bat. Hurrengo dokumentuan zehazten da: Posada paregabea, ostatu, jatetxe eta 6 gelekin. Iturengo udalak enkatean ematen du. , eskualdean erreferentzia. Bazkide batek bere zatia saltzen du beste proiektuetan lanegiteko. Aukera on bat. Hurrengo dokumentuan zehazten da: Posada paregabea, ostatu, jatetxe eta 6 gelekin. Iturengo udalak enkatean ematen du. , eskualdean erreferentzia. Bazkide batek bere zatia saltzen du beste proiektuetan lanegiteko. Aukera on bat. Hurrengo dokumentuan zehazten da: Posada paregabea, ostatu, jatetxe eta 6 gelekin. Iturengo udalak enkatean ematen du.
|
|
|