1996. urtean konpondutako arkitektura tradizionaleko etxea. Etxebizitzak duplex eran daude. Bakoitzak 2 logela bikoitza (1,35ko ohe batekin), bainugela eta hall bat dute lehendabiziko solairuan. Egongela-jangela haundi bat bigarren solairuan (txapitula-formakoa zurean egina). Sukalde guztiz hornitua, telebista eta musika tresna; balkoia bista ederrekin. Kanpoan terraza eta zonalde berdea mahai, aulki eta barbakoarekin dute.
Oharrak: Ohe gehigarria aukeran. Tenporada baxuan 2 pertsonendako prezio bereziak. Etxean eginiko produktuak aukeran. Zonaldeko ibilbide eta puntu interesgarriei buruzko informazioa. 150 m.tara herriko piszinak eta frontoi estalia.
Nola iritsi: Herri erdian dago. Aurkitu erraza izenez galdetuz.
Mikelestonea I eta II
Iñarreta auzoa, 26 Zbkia.
31760
Etxalar